UZEIK ELUR-KIROLEN LEXIKOA SAREAN JARRI DU ESKI-DENBORALDIARI BEGIRA


 


Aurten ere, urtero bezala, eski-garaian gaudela-eta, UZEIk Elur-kirolen lexikoa sarean jarri du nahi duenak kontsulta dezan. Lexiko horren helburu nagusiak dira gaiari buruzko terminologia eguneratua finkatzea batetik, eta termino horiek euskalgintzan dihardutenen eta euskal hiztunen eskura jartzea bestetik.


 Lexikoak elurretako kirolen esparruko termino usuenak hartzen ditu barnean (elurretan erabili ohi den ekipamendua, tresnak, etab.), eta bertan 105 termino eskaintzen dira guztira, beren gaztelaniazko nahiz frantsesezko ordainekin.


Jaitsi lexikoa pdf formatuan beheko estekan klik eginda.



 
Archivos adjuntos:
 
ELUR-KIROLEN LEXIKOA Icono [ 373 ]