MAIZTASUN HIZTEGIA
Maiztasun Hiztegia. CDaren azala
Maiztasun Hiztegia         

MAIZTASUN HIZTEGIA


Euskal lexikoa zenbakitan, euskararen erabilerari buruzko datu kuantitatiboak jasotzen dituen hiztegia. Horixe da kaleratu berri dugun Euskararen Maiztasun Hiztegia: hitzak eta kopuruak elkartuz, euskaraz zer, zenbat, noiz, non eta nola erabili den erakustea. Horren oinarri, XX. mendean erabili den euskararen erakusgarri diren 3.704.135 sarrerek osatutako corpusa.


Lexikoaren balio kuantitatiboa ezagutzeko aukera emango digu hiztegi honek, maiztasun absolutuak eta erlatiboak eskainiz, bai eta sailkapenarekikoak helaraziz (garai, euskalki edo testu-motaren araberakoak batetik, eta formen aldaeren araberakoak bestetik).


Horrez gain, euskaraz maizen erabiltzen diren formak ezagutzea ere garrantzitsua da, adibidez, hizkuntza ikasten ari direnentzat, oinarrizko hiztegiarekin komunikatzeko bidea errazten da-eta. Zeintzuk dira euskaraz maizen erabiltzen diren 100 hitzak, esaterako?


Segundotan ikusi ahal izango ditu erantzunak hiztegi honen erabiltzaileak.


 


Hurrengoa


H. Lexikografikoak