TEIS. Termino Ezarpenaren Informazio Sistema
UZEIko ikerketa- eta berrikuntza-taldeak informazio-sistema bat garatu du, terminoen benetako erabilera aztertzeko.
TEIS sistemaren bitartez posible izango da neurtzea nolako eragina duten jendearen hizkuntza-erabileran Euskaltzaindiak eta Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeak egindako proposamenek.
Sistema honetan hizkuntza naturalaren prozesamendurako teknologiak eta testuetako terminoen detekzio automatikoa egiteko tresnak baliatzen dira. Tresna horien artean UZEIk garatutako termino-lematizatzailea (tLEMA) erabiltzen da.
Ikerketa hau Eusko Jaurlaritzaren Industria Sailak finantzatu du SAIOTEK-2005 programaren barnean.