eLENA softwarearen bidez itzulpen-memoriak kudeatzen dira, itzulpen-corpus eleaniztun eta paraleloa baliatuz. Segmentazio modu desberdinak onartzen ditu, eta ez dago aurrez ezarritako mugarik hizkuntza-kopuruarentzat, bezero bakoitzaren beharretara egokitzen baita.
Itzulpen-unitateen barnean hitzak edo esaldiak bila daitezke, bilaketa dokumentaleko baliabideak erabiliz, hala nola, eragile logikoak, hurbiltasunekoak eta karaktere komodinak. Bilaketaren emaitzatik itzulpen-unitateak, edo itzulitako testu osoak berreskura daitezke.
Itzulpen-corpusetik itzulpen-memoriak sortzen dira premien arabera, ondoren OLI tresnetan (Workbench, Wordfast) erabiltzeko.
eLENA aplikazioa Eusko Jaurlaritzak erosi zuen 2004an, eta gaur egun, 400 baino gehiago dira hura baliatzen duten erabiltzaileak.
Bibliografia:
URBIETA, I. (2012): L’utilisation d’outils de traitement automatique de la langue naturelle dans le domaine de la terminologie: une voie d’optimisation de ressources. Oslo: EAFT.
URBIETA, I. (2010): “Eta itzulpen-memorien ondoren, zer?” in Senez, 39, 97-107. or.