- Euskararen barnean, xede berezietako hizkeren
finkapena eta hedapena sustatzea. Euskararekin zerikusia duten hiztegi eta lan
terminologiko eta lexikografikoak egitea, horretarako irizpide lexikografikoak
eta terminologikoak finkatuz. Euskal Herriko proiektu terminologikoen
aholkularitza eta koordinazioa egitea.
- Euskal lexikoaren eboluzio zehatza etengabe
aztertzea, egungo euskararen lexikoaren corpusa bilduz eta ikertuz.
- Hizkuntza naturala prozesatzeko proiektuetan parte
hartu eta hizkuntzalaritza aplikatuaren arloan ikerketak bultzatzea eta
indartzea. Hizkuntzalaritzari aplikatutako ikerketa-lerro desberdinen baitan
difusio-sistema modernoak bultzatzea, informatika eta telekomunikazioen arloko
teknologia berriak baliatuz.
- Datu-banku terminologikoa eta Datu-base
lexikografikoa antolatu eta mantentzea. Terminologia eta lexikografiako
ikastaroak antolatu eta ematea. Lexikografiari eta terminologiari buruzko
biltzarretan eta jardunaldietan parte hartzea. Kontsulta telematikoaren
zerbitzuak sortu eta mantentzea.
- Euskararen moldatze-lanak burutzea, bai bertan
testu originalak sortuz eta baita ere beste hizkuntzetan sortutako testuak
itzuliz.
- Unibertsitateekin eta hizkuntzaren arloan ikerketa
egiten duten bestelako erakundeekin harreman kulturalak izatea eta
lankidetza-hitzarmenak egitea.
- Bekadunak trebatu eta ikerketa-proiektuetan
sartzeko aukera ematea.