Terminologia eta lexikografia Zentroa Flash en el que se ven los libros e instalaciones de uzei
HEMEN ZAUDE: Euskara/ ZER DA UZEI/ Aurkezpena www.uzei.com   
ZER DA UZEI
Aurkezpena
Egitasmoak
Lankidetza Harremanak
Bazkideak
Nola iritsi UZEIra
Hitzari bide egiten
Hemeroteka
Babesleak
TERMINOLOGIA
Aurkezpena
Hiztegiak
Kontsultak
Euskalterm
Proiektuak
Nazioarteko Biltzarra
LEXIKOGRAFIA
Aurkezpena
XX. mendeko Corpusa
Hiztegi Batuko prestalana
Hizkuntza-corpusei buruzko jardunaldiak
Esteka interesgarriak
PRODUKTUAK
Hiztegi terminologikoak
Hiztegi lexikografikoak
Bestelakoak
ITZULPEN TEKNIKOAK
Aurkezpena
Aurrekontua
Egindako lanak
Bezeroak
Aurkezpena

UZEI irabazi-asmorik gabeko elkartea da. Euskara berritu eta mundu modernora egokitzeko helburuarekin 1977an sortua, edozein hiztunek edozein lan-eremutan egokitasunez eta zehaztasunez erabil dezan.

Urtetan egindako hiztegi terminologiko guztiak banku terminologiko batean sartu ziren. Honela, 1986an EUSKALTERM terminologia-bankua sortu zen bere baitan.

1987an, 226/1987 Dekretuaren arabera eta berariazko lankidetza-hitzarmena izenpetuz, Eusko Jaurlaritzaren Babespeko Elkarte bihurtu zen hizkuntza-plangintzako ikerlanean aritzeko.
 
1989an, Onura Publikoko aitorpena eman zion Eusko Jaurlaritzak hizkuntzaren ikerketan eskaintzen dituen zerbitzuengatik, Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorreko lanak sustatzen dituelako.

Egun hauek dira UZEIren jarduera-lerro nagusiak:

Hiztegi Orokorra: UZEIko Lexikografia Sailak Euskaltzaindiaren Hiztegi Baturako ikerketa-lana egiten du. Hiztegi osagarriak ere lantzen ditu sail honek (Sinonimoen Hiztegia adibidez).

Corpusgintza: Euskarazko testu-corpusen diseinuan, egituratzean eta lematizazioan aitzindaria da UZEI. Emaitzarik aipagarriena XX. Mendeko Euskararen Corpusa da. Egun, itzulpen-corpusak kudeatzeko sistemen garapenean ari da UZEI.

Hiztegi teknikoak: Hastapenetik ari da UZEI hiztegigintzan. Hiztegiak UZEIk sortu zuen EUSKALTERM banku terminologiko publikoan integratzen dira. UZEI, terminologiaren normalkuntzarako erabakiak hartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Terminologia Batzordeko kide da.

Itzulpengintza teknikoa: Lan terminologikoarekin lotura izanik, UZEIk arlo berezietako itzulpen eta lokalizazioak egiten ditu, besteak beste informatikan, medikuntzan, zuzenbidean, arkitekturan eta enpresa-kudeaketan.

Trebakuntza: Bere lanaren hedapenari garrantzia ematen dio UZEIk. Horrela jardunaldiak eta kongresuak antolatzeaz gain, trebakuntza eskaintzen du bere ezagutza-esparrutan, unibertsitatean eta graduondokoetan.

Hizkuntza-teknologiak: UZEI INNOBASQUEko kide da eta hainbat ikerketa-lerro ditu irekiak bere ezagutza-esparruetan (terminologian eta lexikografian).

Bruselako Adierazpenaren sinatzailea da UZEI (ikus  beheko dokumentua).


 
  Informacion  Erantsitako fitxategiak:
 
Bruselako Adierazpena lotura: Bruselako Adierazpena [217Kbs.]


Inprimatu  Imprimir Bidali posta elektroniko bidez  Bidali posta elektroniko bidez


Castellano 
Euskara 
English 
Français 
PRESTAKUNTZA
Ikastaroak
Ikasmaterialak
I+G+b
Aurkezpena
eLENA
TEIS
euLEX
GAIKA
ONLINE KONTSULTAK
Euskalterm
XX. mendeko euskararen corpusa
Sinonimoen hiztegia
Atzekoz aurrera. Hitz-
-bukaeren Hiztegia
BERBA
Berbabidea
Zer berri?
Liburuak berba batean
Datozen egunetan
Harpidetza
Babesleak
Jakingarriak
Babeslea

Tel.: 943 47 33 77
Faxa: 943 45 79 44

 Etxera  Kontaktua  :   Orria gomendatu Ezarri etxeko orri gisa 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1