Terminologia eta lexikografia Zentroa
Flash en el que se ven los libros e instalaciones de uzei
VOUS ÊTES DANS: Français www.uzei.com   
QU'EST-CE QU'UZEI?
Presentation
Objectifs
Hitzari bide egiten
TERMINOLOGIE
Presentation
Dictionnaires
Euskalterm
International
Congrès International
Lexiques
LEXICOGRAPHIE
Presentation
Corpus du XXº siècle
Dictionnaire unifie
Liens d’intérêt
BERBA
Berbabidea
Zer berri?
Liburuak berba batean
Datozen egunetan
Irakurlea berbetan
Souscription
TRADUCTIONS
Presentation
Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia II. Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak.

Espezialitateko Hizkerak eta Terminologia II - Azala

Iñaki Ugarteburu Gastañares; Pello Salaburu Etxeberria (argit.).
Euskara Institutua – EHU; 2007

Espezialitateko hizkuntzen inguruan 2005ean egin ziren jardunaldi haien emaitza argitaratu berri du EHUko Euskara Institutuak. Sarreran egiten duen gogoetan, Iñaki Ugarteburuk dio akats nahiko arrunta dela pentsatzea "espezialista beti egokia izango dela testuak idazteko edo birformulatzeko, hizkuntzaren jabe ere badelako. Baina zientzialari batzuk baino ez dira izaten egoki zabalkunderako (...). Eta gutxiago dira lan teknikoak egoki itzuliko dituztenak; izan ere, ez dirudi hizkuntza kodea ezagutzea aski denik itzulpen lanari ekiteko: prestakizun berezia behar du zeregin horrek". Horregatik, gero eta gehiago itzultzaileak espezialistarekin elkarlanean egiten du lan, itzulpen teknikoaren egokitasuna bermatzeko. Horren arabera, nolabait terminologoak bere eguneroko lanean ezagutza-arlo bakoitzeko adituen adostasuna behar duen bezala, itzulpengintza teknikoan ere eredu misto hori gero eta gehiagotan erabiliko litzateke.

Espezialitate-arloko terminologiari buruzko hainbat azterlan, eta batez ere, duela hiru urte, jardunaldi haiek egin zirenean, espezialitate-arloko hizkeren arloan esku artean genituen hainbat baliabide eta proiekturen berri ere aurkituko du testuotan irakurleak. Proiektu horien artean UZEIko lankideek emandako bi hitzaldiren edukia jasotzen da. Bata, Miriam Urkiak, UZEIko Lexikografia Saileko buruak, "XX. mendeko euskararen corpus estatistikotik XXI. mendeko erreferentzia corpusera" izenburupean eman zuen hitzaldia, eta bestea, UZEIren Itzulpen Diagnostiko Terminologikoa (IDITE) proiektuaren ingurukoa, Miel Loinazek, UZEIko Terminologia Saileko buruak emandakoa.

Loinazek orriotan azaltzen du hiztegi terminologikoek proposatzen dituzten euskarazko terminoek gaztelania-euskara itzulpen teknikoetan duten egokitasuna automatikoki neurtzeko, UZEIk garatu duen baliabidea zein lagungarria izan daitekeen terminologia-bankuak eguneratzeko lanean. Gainera, corpusak oso lagungarri gertatzen dira gaur egun era horretako lanetan.

 


 

Icono eHiztegia Imprimer  Imprimir Envoyer par e-mail  Envoyer par e-mail


Castellano 
Euskara 
English 
Français 
RDI
Presentation
eLENA
TEIS
CONSULTATION EN LIGNE
Euskalterm
Corpus du XXº siècle
Dictionnaire des synonymes
Dictionnaire de terminaisons
FORMATION
Cours
Destacados

Tél.: 943 47 33 77
Fax: 943 45 79 44

Sponsor

 Accueil  Contact  :   Recommander le site UZEI en page d'accueil 
Copyright © 2005 Dynamic Macroweb & Design S.L. Tous droits réservés.
Site Internet conçu par DMacroWeb avec l’outil DM Corporative v 3.1